XVIII. mende amaierako iraultza liberalak gauzatu arte Europan zegoen gizarte egitura eta gobernu eta jabetza sistema multzoari deitzen diogu Aintzin Erregimena.
AINTZIN ERREGIMENEKO DEMOGRAFIA:
Aintzin Erregimeneko mendeetan zehar biztanleriren hazkundea oso txikia zen. Jaiotza-tasa oso altua bazen ere hilkortasun-tasa handiagoa baitzen, jaioberrietan batez ere. Hau guztia gutxiegizko elikadurak, higiene faltak eta baliabide medikoen urritasunak eragiten zuen.
AINTZIN ERREGIMENEKO EKONOMIA:
Ekonomia %80 batean nekazaritzan oinarritzen zen. Gainera, “iraupeneko nekazaritza” zen. Nekazariak miserian bizi ziren elikagaien ekoizpena ez zen handitzen biztanleriaren erritmoan. Klimarekiko menpekotasuna zuten. Zenbait urtetan izandako uzta txarrek eragindako elikagai eskasia larriko aldietan, gaixotasunek eta izurriteek bete-betean harrapatzen zuten gutxiegi elikatutako jendea. Hori dela eta, hilkortasun katastrofikoak ematen ziren eta biztanle asko hiltzen ziren. Subsistentzia krisia deritzogu honi. Jauntxoak ziren lurren jabe, nekazariek zergak ordaintzen zituzten lurra ustiatzeagatik, baina baita ere, edozein zerbitzu erabiltzeagatik. Errota, labea, zubia… erabiltzeko ordaindu behar zen. Horretaz gain zergak ordaindu behar zitzaizkion kleroari. Zerga horri hamarrena deitzen zitzaion, uztaren %10 kleroari ordaindu behar zitzaiolako.
INDUSTRIA AURREKO EKONOMIA:
Aintzin erregimenean, industria aurreko ekonomia izan zen nagusi Europan, hau da, lehen sektorean oinarritutako ekonomia. Teknifikazio eza zen ekonomia honen ezaugarririk nabarmenena. Oinarrizko tresna oso sinpleak, baliabide gutxi eta makina konplexurik ez zegoen ekonomia mota bat zen. Teknifikazio jarraieko ekonomia honetan gremio sistemak irauten zuen. Erdi aroan sortutako eskulangileen elkarteak ziren gremioak, eta lanbide bakoitzeko ekoizpen guztia kontrolatzen zuten: zenbat lehengai erosi behar zen, produktuak non saldu behar ziren, amaierako prezioa etab.
EKOIZPEN MODU BERRIAK:
XVII. mendetik aurrera “etxeko lan-sistema” (Domestic system) hedatu zen, gremioen kontrolari ihes egiteko. Lan-sistema horretan, inbertitzaile kapitalistek lehengailak erosi, nekazarien etxeetan banatzen zituzten, nekazaritzako lanek atseden ematen zieten hilabeteetan etxean landu zitzaten. Nekazariek produktuak amaitutakoan inbertitzaileek bildu eta merkaturatu egiten zituzten prezio librean. Horrek aukera eman zuen ekoizpena handitzeko eta ondorioz prezioak merkatzeko.
XVIII. mendean beste industria sistema batzuk ere sortu ziren; Estatuak babestutako lantegi handiak, esate baterako, Espainian errege manufaktura edo errege lantegi deitzen zitzaien. Lantegi haietan, ez zen berrikuntza teknologikorik egin, ezta makinarik erabili ere. Ez zuten arrakasta handirik izan, luxuzko produktu batzuen ekoizpenean izan ezik (tapizgintzan esaterako).
MERKATARITZA:
Esan dugun bezala, nekazaritza zen ekonomiaren oinarria. Industria eta merkataritza sektore ahulagoak ziren.
AINTZIN ERREGIMENEKO GIZARTEA:
Aintzin erregimeneko gizartea erdi aroan eratutako hiru estamentuetan banatuta zegoen: kleroa, noblezia eta plebeioak edo hirugarren estatua. Gizarte antolaketa horren oinarrian desberdintasun legal, sozial eta ekonomikoa zegoen: eskubide eta pribilegioak zituzten, ez zuten zergarik ordaindu behar. Botere handia zuten, lurrak, tituluak eta karguak pilatzearen ondorioz. Hirgarren estatuak, herri xeheak, ez zuen pribilegiorik eta zerga guztiak ordaindu behar zituen. XVIII. mendean Europako biztanleriaren %85 zen hirugarren estatukoa. Estamentuak talde itxiak ziren.
AINTZIN ERREGIMENEKO POLITIKA:
ABSOLUTISMO MONARKIKOA:
Aintzinako Erregimeneko monarkak, botere absolutua zuen, botere guztiak berari zegozkion: erresuma gobernatzen zuen, kanpo politika erabakitzen zuen, legeak egiten zituen eta justizia administratzen zuen. Erregea ez zegoen inorren kontrolpean eta ez zuen boterea inorekin banatzen. Aholkularitza zerbitzua bazuten ere (kontseiluak, ministroak eta idazkariak) erregea zen estatua eta biztanle guztiak bere mende zeuden. Ingalaterra izan zen lehen herrialdea monarkia parlamentarioa izaten.