FRANKOEN ERRESUMATIK INPERIO KAROLINGIORA
EUROPA ERROMAREN GAINBERAREN ONDOREN
Mendebaldeko erromatar inperioa desagertu ondoren herri inbaditzaileak konkistatutako lurraldeetan finkatu eta bertan gelditu ziren: Italian ,ostrogodoak eta lonbardiarrak, iberiar penintsulan bisigodoak eta sueboak, eta Galian frankoak (Hortik dator frantzia izena)
Herri hauek guztiak erreinu berriak ezarri zituzten, erreinua ziren errege baten menpean zeudelako.
FRANKOEN ERRESUMATIK INPERIO KAROLINGIORA
Esan dugun bezala herri inbaditzaile horien artean frankoak zeuden besteak beste. Frankoak ,( askea beraien hizkuntzan) Rhin ibaiaren ingurutik, etorri eta Galia iparraldean eta Belgika inguruan kokatutako tribua zen. Erromatarren aliatu izan baziren ere, erromatarren krisiaz aprobetxatu ziren, Galia bereganatzeko, era horretara frankoak izan ziren erromatar inperioan kokatu ziren lehenengo germaniarrak. Monarka frankoen agintaritza ahula zen eta horregatik piXkanaka boterea funtzionario batzuen eskuetan utzi zuten; funtzionario hoiek “maiordomo” izenarekin ezagutzen ditugu. Maiordomo horietako ( erregeen laguntzailea) garrantzitsuena KARLOS MARTEL izan zen. Hark musulmanak Europan egiten ari ziren konkistak gelditu zituen POITIERSEN 732.urtean. Frankoen erresumak honela indar handia lortu zuen eta Europako erreinu garrantzitsuenetako bat izatera iritsi ziren. VII. -IX. mendeen artean izan zen frankoen goreneko garaia, dinastia Karolingioa sortu zenean.
Karlos Martelen semea Pepin Laburra izan zen. Hau oso garrantzitsua izan zen azken errege frankoa tronutik kendu eta bere burua errege izendatu zuekalo. Pepin Laburrak hainbat lurralde eman zizkion Aita Santuari dinastia karolingioa onartzeko. Horrela ELIZ ESTATUA sortu zen, eta geroztik errege karolingioek eta aita santuek laguntza harreman onak izan zituzten. Beraz eliza katolikoa laguntza handia izan zen inperio karolingioren hedapenean eta sendotze prozesuan.
768an , Pepinen semea, Karlomagno, jarri zuten errege. Europako zati handi bat konkistatu zuen:
-Italiako llonbardia erresuma konkistatu zuen.
-Iberiar penintsulako lurralde batzuez jabetu zen.
-Etabar.
Asmoa , Mendebaldeko Erromatar Inperioa berrezartzea zen. Gainera, kristautasuna inposatu zuen berak konkistatutako lurretan. Karlomagnoren ospea eta boterea hain ziren handiak Aita Santuak (Leon III.a) mendebaldeko enperadorea koroatu zuela 800.urtean.
Horri esker Karlomagnoren mende geratu zen mendebalde osoa, baita Bizantziar inperioa ere.
Esan bezala, Karlomagnoren helburua Mendebaldeko Erromatar Inperioa berriro antolatzea izan zen eta horretarako jarduera militar izugarria jarri zituen abian (kanpaina militar hauen emaitzak dira aipatu berri ditugun konkista guztiak)
Karlomagno Akisgran hirian jarri zen bizitzen eta handik gobernatzen zuen inperio osoa, konderritan eta markatan antolatuta:
Konderriak: hiri baten lurraldearekin bat zetozen normalean eta kondeek gobernatzen zituzten. Markak: mugako lurraldeak ziren eta armadak zituzten .Armada horiek Markesek zuzendu eta gobernatzen zituzten.
Enperadoreak zuzenean izendatzen zituen kondeak eta markesak eta haien leialtasuna kontrolatzeko Missi Dominici izeneko ikuskatzaile batzuk zeuden. Hainbeste funtzionario ordaintzeko enperadoreak lurren bitartez ordaintzen zien sarritan nobleei, horren truke nobleek erregeari leialak izango zirela eta laguntza militarra emango ziela hitz eman behar zuten. Sistema horrek harreman feudalen hasiera ekarri zuen.
INPERIOAREN ZATIKETA
Ohituraren arabera, errege franko bat hiltzen zenean, haren ondorengoen artean banatzen zen erresuma. Karolingioek ohitura horri eutsi zioten.
Karlomagno hiltzean, harem seme bakar bat zegoen bizirik. Luis Errukitsua.
Luis Errukitsua hil zenean, haren ondorengoen artean banatu zen Inperioa:
- Karlos Burusoilak: Mendebaldeko zatia jaso zuen.
-Luis Germaniarrak: Ekialdeko zatia jaso zuen
-Lotariok: Enperadore tituluaz gain, beste bi anaien lurraldeen arteko lurraldea.
Haseran, anaiek elkarren aurka egin zuten, baina azkenean, Verdungo Ituna sinatu zuten 843.urtean eta honen bitartez Inperioaren banaketa onartu zuten.
Lotario hil zenean, 870. urtean, haren lurraldea beste bi erresumen artean banatu zen eta honako hauek sortu ziren:
- Frantziako erresuma
-Germaniako Erromatar Inperio Santua.
|
|