Zer da geografia? Geografia lurreko espazioa aztertzen eta deskribatzen duen zientzia da. Alde batetik beronen itxura aztertzen du , kontinenteak, ibaiak mendiak... hau da aspektu fisikoak. Bestalde , gizakiarekin erlazionatuta eta harremanduta dauden aspektuak aztertzen ditu: Industria , ekonomia , demografia... Hori dela eta, gizarte zientzien barruan sartzen da. Fenomenoak non eta zergatik gertatzen diren toki jakin baten erantzuten saiatzen da. Etimologiari erreparatuz,hitza, greziatik dator γεωγραφία (geographia) da. Bi hitz elkartuz sortua da: geos (lurra) eta grafein (idatzi edo marraztu), eta, beraz, lurra nolakoa den esatea edo marraztea esan nahi du,
Bi adarretan banatzen dugu beraz geografia :
- Geografia fisikoa :
Geografia fisikoak ingurune naturala aztertzen du, hau da, lurraren beraren azaleko osagaiak (kontinenteak, itsasoak, mendiak eta abar), baita elementu horien arteko erlazioak eta eta naturaren eta pertsonen arteko harremanak ere (erliebea , urak, klima, fauna ,landaredia) .Laburbilduz:
- Natura elementuak eta hauen arteko harremanak -Tokien arteko aldeak - Naturaren eta gizakien arteko aldeak
- Giza geografia:
Pertsonak aztertzen ditu: biztanleria nola dagoen banatuta eta zer ezaugarri dituen ,zer ekonomia jarduera dauden,zenbaterainoko garapena duten herrialdeek eta zergatik... Giza geografiaren barruan daude honako atal hauek: -demografia ( biztanleria) -geografia ekonomikoa ( ekonomia) -hiri geografia (hiriak) -landa geografia (landa eta jarduerak) -geopolitika (estatuen antolaketa eta harremanak)
Noiz hasi zen gizakia Geografiaz arduratzen?
Gizakia betidanik egon da interesatuta lurrari buruz eta, horregatik, geografia zientzia zaharra dela esan daiteke; hala ere, XIX. mendera arte ez zen sartu unibertsitateko ikasketen artean, edo, bestela esanda, ez zen zientziatzat hartu. Ezagutzen diren lehen mapak antzinako Egipton eta Babilonia egin ziren, baina antzinako greziarrak izan ziren geografiari zientzia maila eman ziotenak. Lehen geografotzat hartzen dena antzinako Greziako historialari bat izan zen, Herodoto, K.a. V. mendekoa. Berak egin zuen ezagutzen zuen mundu zatiari buruzko lehen deskribapena; bertan, hiru kontinente baino ez zituen aipatu (Europa, Asia eta Afrika), besterik ez zuelako ezagutzen.
Geografiaz arduratzen diren adituak geografoak dira eta euren lana burutu ahal izateko metodo eta informazio -iturri asko erabiltzen dituzte: lurraldearen zuzeneko behaketa , mapak, grafikoak, aireko argazkiak, estatistikak...
Zertarako balio du geografiak?
Aipatu dugun bezala , gure bizitokia dugun espazioan ematen diren gertaerak guztiz esplikatzea du xede zientzia honek. Gertaera horien , kokapena ,kausak ondorioak eta etorkizunerako aurreikuspenak azaltzen ahalegintzen da. Munduko hainbat toki geografikoki ezagutzea oso lagungarria izan daiteke, esate baterako , solidarioak izateko, beste kultura batzuekiko jarrera irekiagoa izateko, zenbait portaera ulertzeko eta munduko eta natura eta kultura -ondarea balioesteko.