Karikatura politikoak
Prentsa XVIII. mendean sortu zen, eta berehala hasi ziren karikaturak argitaratzen; batez ere, Britainia Handian.
Pertsonai publikoen akatsak eta ahultasunak nabarmentzeko modua zen, sarritan krudela, edota jendeari arazo kritikagarri edo salagarrien berri ematekoa. Karikatura horiek satira sorta handia sortzen dute, eta aukera ematen digute lehen mailako historia azterketa egiteko.
Frantziako Iraultzan izan zuen karikaturak goren unea. Izan ere, irudi horien bidez, Frantzian elkarren kontra ari ziren taldeek aurkariei erasotzeko edo barregarri uzteko helburua izaten zuten.
Frantziako Iraultzako pertsonaia politikoen karikaturak funtsezkoak izan ziren ideia ilustratuak gizarte-estamentu guztietara zabaltzeko. Estatuaren oinarriak kolokan jarri ziren ideia berrien aurrean. Erregeak agintea galtzen du, erregetzaren jainkozko zuzenbidea zalantzan jartzen hasten da. Karikaturek berdintasunaren ideala zabaltzen dute, gillotina arazo politiko eta sozialen konponbide gisa erabiltzeraino. Hauek, gehienbat, bidegabekeria sozialen aurrean protesta egiteko modu bat ziren. Estamentu pribilegiatuak (monarkia, noblezia eta kleroa) barregarri uzten zituzten marrazkietan. Desberdintasun sozialak erakusten zituzten eta herritar guztientzako eskubide gehiago aldarrikatzen zituzten .
Estatuaren aurrean. , herriak ulertzen dituen karikaturak zabaltzeari esker, (gehienak analfabetoak ziren eta irudiak ez du behar irakurketa jakiterik) erraz salatzen dira arazo sozial eta ekonomikoak. • Estamentuak erosteko ahalmenagatik eta zergak ordaintzeagatik bereizten ziren. Pribilegiatuak eta ez pribiliegiatuak zeuden. Ordea ,marrazkien bitartez egoerak salatzeko ahalmenean, denak berdinak dira.
Sektore ekonomiko jakin batzuen gehiegikeriak salatzen dira, adibidez, mailegu-emaileenak. • Ilustratuen ideologia sektore sozial guztiek uler dezakete. Ilustrazioa burgesen mugimendu esklusiboa izatetik langile klaseena izatera igaro zen.
Hona hemen ezagunenak :
"ESPERO BEHAR DA JOKOA LASTER AMAITUKO DELA"
|