Sarrera Greziako zibilizazioa Mediterraneo itsasoko ekialdeko muturrean sortu zen; Balkanetako penintsularen hegoaldean, hain zuzen.Antzinako greziarrak Egeo itsasoko eta Itsaso Jonikoko uharteetan, Asia Txikiko kostaldean ( gaur egungo Turkia) eta Mendebaldeko Mediterraneoan zehar ere hedatu ziren. Greziarrek "Helade" esaten zioten eremu horri; hau da, "greziarren lurraldea". Balkanetako penintsula mendiek elkarrengandik bakartutako haran txiki batzuetan banatzen da. Horregatik, antzinako Grezia ez zen inoiz izan estatu bateratua: haran eta uharte bakoitza estatu independiente bat zen. Baina estatu txiki haiek guztiak zibilizazio berekoak ziren: den denek hizkuntza bera zuten,grekoa, eta jainko jainkosa berak gurtzen zituzten. Greziako lurrak ez ziren oso emankorrak. Horregatik, Mediterraneo itsasoan bilatu zuten beren mantenu - iturri nagusia greziarrek. Itsasoa , elikagai - iturri ez ezik, bide garrantzitsua zen nabigaziorako eta merkataritzarako.
Greziar zibilizazioaren jatorria
Lehendabiziko greziarrak egungo Grezia aldera K.a. III. milurtekoan iritsi ziren, non beste herri batzuk nekazaritza K.a. 7 milurtekotik. Minostar zibilizazioa , Greziaren inguruan sortu zen lehenengo zibilizazioetakoa izan zen. Kretako edo Minostarra deitua. Informazio gutxi daukagu kultura horren inguruan. Orain dela 5000 bat urte sortu zen. K.a. 3000. urte inguruan, Kretako biztanleek kobrea erabiltzen hasi ziren, eta itsasontziak eraikitzen zituzten; horiekin, inguruko herriekin merkataritza-harremanak ezarri zituzten. K.a. 2000. urte inguruan, kretatzarrek edo minostarrek, Zeus jainkoaren semearen kondairaren arabera, Minos erregearen omenez hartu zuten izena, indar handia izan zuten uharteetan eta Egeo itsasoaren kostaldean, eta Egiptoko beste lurralde batzuekin harremanak ezarri zituzten. Idazten bazekiten eta nekazaritza, abeltzaintza eta merkataritza zituzten bizibide. Kalitate handiko artisautza-objektuak (zeramika, urregintzako gauzak, oihalak, landutako egurra...), eta janariak (ardoa, olioa...) saltzen zituzten, eta lehengaiak erosten zituzten (kobrea, eztainua, marfila, urrea, zilarra, lapis lazulia...). Izena ere historialari modernoek emandakoa da, Minos, Kretako kondairetako erregearengan oinarrituta. Jauregietan bizi ziren erregeek gobernatzen zituzten Kretatarrak; horietako bat Knossos-koa izan zen, erdian patio handi bat, eta inguruan, hainbat areto zituena: egongelak, erlijiorako eremuak, lantegiak, biltegiak… Margoekin apaintzen ziren eta ez zuten harresirik, uhartea defentsa naturala zelako. Zibilizazio honen amaiera ere ez dago argi. Grezia kontinentaletik zetozen mizenastarrek inbaditu zituzten K.a. 1400 inguru. Horrekin batera, Santorini irlako erupzioak ere paper garrantzitsua jokatu omen zuen Kretako zibilizazioaren gainbeheran. Teoria honen arabera, minostar itsasontziak eta portuak suntsiturik geratu ziren lurrikara eta itsasikara itzel horiengatik. Balizko klima-aldaketek uzten gainean eragin txarra izan zezaketen urte askotan zehar.
Mizenestar kultura Grezian ,Peloponesoko Penintsulan ,duela ia 4.000 urte garatu zen lurralde kontinentalaren hegoaldean (Peloponeso). Izena , Mizenas, bere herri nagusitik hartu du. Mizenarrek, Kretak K.a. 1500 urte inguruan pairatu zuen suntsiketa orokorra aprobetxatu egin zuten, Mediterraneoan eta hiru mendetan zehar, hegemonia kultural eta komertziala inposatzeko. K.a. 1200 inguruan, gerrek eta barneko gatazkek eragindako krisiak horren gainbeheraren hasiera izan zen, eta joniar, eoliar eta doriarren finkapena erraztu zuen. Mizenas Zibilizazio horren hizkuntza, greziar hizkuntzaren oso forma arkaikoa zen, eta idazten bazekiten. Haien artean independenteak ziren erreinuek osatutako gizarte gerlaria zen; erreinu horiek erregeek eta beren senitartekoek gobernatzen zituzten, harresi handiz babestutako jauregietatik. Langileak, eta horien artean esklaboak, herrixketan bizi ziren, eta jauregiaren ordezkariek kontrolatzen zituzten.
Herri horiek Kretaren kontra altxatu ziren eta, pixkanaka, kretatarrek garatutako merkataritza berenganatu zuten; uhartea indarrez hartzera ere iritsi ziren. Mizenestarrak Egeo itsasoan zehar zabaldu ziren salerosketak egiteko, Zipreko uhartean ezarri ziren eta Itsaso Beltzean sartu ziren. Orduan, Egeo itsasoaren Asiako kostaldean zegoen eta lurralde hura menpean zuen hiri batekin, Troia hiriarekin, hainbat gatazka izan zituzten. K.a. 1200. urte inguruan, setiatu eta suntsitu egin zuten. Handik ehunka urtetara, gertakari horiek eta garai hartako bizimoduarekin lotutako beste batzuk, Homerok kontatu zituen bi poematan: Iliada (Ilion izenetik, horixe baita Troia hiriaren beste izen bat), eta Odisea. Troiako aztarnak Hissarliken (Anatoliako penintsula) K.a. 1200. urtetik aurrera, gerrek, goseteek, gainpopulazioak, uzta txarrek eta beste hainbat arrazoik eraginda, krisialdi ugari izan zen, eta burdinazko armak erabiltzen zituzten iparralderagoko herriak, garai horiez baliatu ziren lurraldean indarrean sartzeko eta zibilizazio mizenikoa desagerrarazteko.
Minostarren Lineal A izeneko idazkera bereganatu zuten mizenatarrek, Lineal B deritzon idazkera sortuz haien hizkuntza, grezieraren dauzkagun lehen aztarnak, idazteko. Mizenasterrek noblezia tholoi izeneko hilobietan ehorzten zuten, zibilizazio honen ezaugarri behinenetakoa. Gorpuarekin batera, ezpatak edo gerrarako beste tresna batzuk ehorzten zituzten. Nobleek urrezko maskarak ere eraman zituzten, baita tiarak, armadura eta bitxidun armak ere.Agamenonen maskara ,kasu:
K.a. 1100 inguru, mizenastar zibilizazioa amaitu zen. Antzinateko greziarrek beraiek gainbehera hau azaltzen zuten beste herri greziar baten, doriarren, inbasioarengatik, baina arkeologiak ez du teori honen froga frankorik erakutsi. Hiri andana arpilatuta gertatu ziren eta, historialariek Aro Iluna deitutakoa hasi zen.
Aro Iluna Greziar Aro Iluna ustezko doriar inbasioarekin eta mizenastar zibilizazioaren amaiarekin (K.a. 1100 inguru) hasi zen eta K.a. 800 inguru bukatu zen. K.a. IX. mendeanhiri-estatu greziarrak hedatzen hasi baitziren eta berriro idazten hasi baitzen. Homeroren epika lehenengoetakoak ziren. Ez da ahaztu behar estreinako Olinpiar JokoakK.a. 776an burutu zirela. Mizenastar zibilizazioarekin batera, Ekialde Hurbilean inperio batzuk, Egiptokoa eta hititena, amaitu ziren. Honen eragilea kanpotik etorritako herriak izan zitekeen. Izan ere, burdinezko armak zituzten, borrokan brontzezkoen aurrean abantaila erabakigarria ematen dutenak. Arkeologiak mizenastar kulturaren amaiera erakusten du. Jauregi eta hiri handiak suntsitu edo abandonatu zituzten. Greziera ez zen gehiago idazten. Garai honetako zeramikak ikur geometriko errazak baino ez dauka, aurreko eta ondoko apaindura figuratiboren ondoan. Ilun Aroko greziarrak bizileku txikiagotan finkatu ziren, zeinek gosetea eta populazio galera iradokitzen dituen. Kanpoko ondasunik ez dira aztarnategian aurkitzen, zeinek salerosketa murriztua iradokitzen duen. Kulturaren arloan ere, garapen edo hazkunde txikia ikusten da. Erregeek gobernatu zuten aro honetan. Gerragintzan, munta zalditeriatik infanteriara igaro zen. Ekoiztea merkea zenez, burdinak brontzea ordezkatu zuen edozein tresna edo arma mota egiterakoan. Aro honen bukaeran kolonialismo garaia hasi zen, hiri-estatuen eredua oinarritzat hartuta. Horrenbestez, greziar mundua Iberiar penintsulatikItsaso Beltzaraino hedatu zen. Feniziarrengandikalfabetoa hartu eta egokitu zen, grezieraz berriro idazteko.
Greziako historiaren aldiak Antzinako Greziako historian hiru aldi nagusi bereizten dira:
-Garai arkaikoa, K.a . IX. eta VI. mendeen artekoa. -Garai Klasikoa, K.a. V. mendetik K.a IV. mendearen lehen erdira bitarteko tartea hartu zuena. -Garai Helenistikoa, K.a. IV. mendearen erdialdetik K.a I. mendera bitartekoa
Garai arkaikoa
Garai Arkaikoa Zibilizazio mizenikoa desagertu ondoren, antzinako Greziaren bizimoduaren adierazgarri gisa herrixkek baino ez zuten iraun. Ziurrenik, bailara edo eskualde bereko biztanleak inguruko tokiren batean bilduko ziren produktuak trukatzeko, jainkoak gurtzeko, lurraldearen defentsaz hitz egiteko… Horrela, K.a. 900. urtetik aurrera, herri batez eta zenbait herrixka, zelai eta basoz osatutako estatu txikiak sortzen hasi ziren; polis izena eman zitzaien.
Polis (antzinako grezieraz: πόλις, pólis, «civitas»), pluralean poleis (πόλεις), Antzinako Greziakohiri-estatuak izendatzeko erabiltzen den hitza da. Polis hiriari eta inguruko lurraldeari deitzen zitzaion. Polisa izan zen Greziar Zibilizazioa zabaltzeko oinarrizko egitura.
Polisak Mizenastar zibilizazioa erori ondoren, Antzinako Greziaren historian Aro Iluna ezagututako mendean (k.a.1100-k.a.800) sortu ziren, baina ez zen izan Aro Arkaikora arte non sortu, eratu eta finkatu ziren polis gehienak. Urte horietan populazio taldeak eta guneak biltzeko sinezismo (συνοικισμóς, «etxeak biltzea» edo «elkarrekin bizitzea») izeneko prozesu bat eman zen. K.a. VII. menderako nekazari guneen eta hiri-guneen arteko lotura egina zegoen; hau izango zen polisen ezaugarri garrantzitsua. Oro har, hiri batek eta elikadura ziurtatzen zuen inguruko lurraldeak osaturiko estatu burujabea zen polisa. Independenteak ziren eta funtzionamendu autonomoa zuten, gainera, bakoitzak bere gobernu-sistema, legeak, armada, itsasontziak eta itsas portua zuten. Eraketa molde hau Mesopotamiako hirietan agertu zen.
Polisen ezaugarriak:
Askatasun eta autonomia politiko handia zuten eta ez zegoen hiriaren eta nekazal-guneen arteko liskarrik. Hiritarrik gehienak nekazaritzaren etekinetik bizitzen ziren. Polisak Antzinako Greziako ente politiko, sozial eta ekonomikoak ziren, erromatar inperioaren aurrerapenaren aurretik. Nahiz eta hizkuntza, erlijio, kultura eta arraza bera eduki, ezin izan zuten estatu bateratu bat osatu eta lehiakortasun handia zegoen polisen artean. Kristo aurretik, VII.mendean hauek baserri inguruneak urbanizazioekin elkartzen saiatzen hasi ziren.
Polis guztiek ohiko ezaugarriak aurkezten dituzte:
-Lurralde hedaduraren murrizketa, non erdigunean gune politiko, administratiboa, merkataritza eta erlijiosoa kokatzen zen eta baserri lurralde txikia zegoen laborantzarako.
-Independentzia ekonomikoa: Polis bakoitzak independentzia ekonomiko argiaz gozatzen zuen. Honek, kantitate nahikoa produzitzen zuen bere populazio guztiaren elikadura burutu ahal izateko. Independentzia politikoa: Era berean, haietako bakoitzak independentzia politikoa ere zeukan, aske ziren eta ez zeuden beste herrialde batzuen menpe.
- Independentzia politikoa: Era berean, haietako bakoitzak independentzia politikoa ere zeukan, aske ziren eta ez zeuden beste herrialde batzuen menpe.
- Bestalde, polis gizartea hiru estamentutan banatzen zen: alde batetik, herritar libreak zeuden eskubide zibiletaz gozatzen zituztenak. Atzerritarrek, ordea, aske bizi ziren baina ezin zuten eskubide batzuk eduki. Eta azkenik, morroiek ez zuten inolako askatasunik, ezta eskubiderik.
- Legeekiko errespetu handia eta garrantzi handikoa zen herritarrek komunitateko arazo edo zereginetan parte hartzea.
-Jaiak eta berezko tradizioak.
Kultu erlijiosoa zeukaten eta tradizioen eta ohituren alde zeuden.
Polisen gobernua: Haseran, tokiko buruzagiek gobernatzen zituzten polisak; hori zela eta, herriak ez zuen politikan parte hartzeko aukera handirik. Aurrerago, aberatsenek eskuratu zuten boterea,eta gutxiengo pribilegiatu bat osatu zuten. Aberats hauek " aristoi" izenez ezagutzen ziren , " onenak" esan nahi du. Hortik dator "aristokrazia" hitza, " onenen gobernua" esan nahi du hain juxtu. Esparta izan zen aristokraziak gobernaturiko polisaren adibiderik onena.