XIX. mendearen erdialdera arte historia unibertsala hiru aldi kronologiko nagusitan zatitzen zen: aintzinaroa, erdi aroa eta aro modernoa. Ordutik aurrera historia garaikide terminoa erabiltzen hasi zen. Hasieran, termino horrek gertaera garaikiderekiko interesa besterik ez zuen adierazten, baina apurka-apurka historia garaikidea historia unibertsalaren barruko laugarren aldi kronologikoan bilakatu zen. Historia garaikidea gizateriaren azken mendeak aztertzen dituen aldi historikoa da. XVIII. mendearen amaieran hasi zen. Europan XVII. mendean eta batez ere XVIII.enean, ekonomia jarduera berriek, burgesiaren gorakadak eta ilustrazio izeneko ideologiak Aintzinako Erregimenaren oinarriak ahuldu zituzten. Erabateko eten batek goitik behera aldatu zuen mundua. Eraldaketa horiek mundu garaikidearen eraketa ekarri zuten.