Hirugarren mailan, Geografia arloan, ekonomia jarduerak eta horiek eragiten dituzten espazioak eta paisaiak abiapuntutzat hartuta, antolaketa politikoa eta eremu geopolitiko eta ekonomiko handien geografia espazioa aztertzen da, baita gaur egungo mundu interdependente honen aldaketak eta arazoak ere; giza garapenean dauden desberdintasunak azpimarratzen dira bereziki. Hau da, ekonomia jarduera eta geografia espazioa; ekonomia jarduerak Euskal Herrian eta horien eragina ingurumenean; antolaketa politikoa eta geografia espazioa; eta gaur egungo munduaren aldaketak eta desorekak, hurrenez hurren. Historiari dagokioenez, 3.dbhn Aro Modernoa lantzen da. Aro horren haseratzat hartzen da , 1453an turkoak Konstantinopla hartzea eta bai 1492.urtean Amerikaren aurkikuntza ere. Aro horretan, aldaketa sakonak gertatu ziren,bai sistema politikoetan eta baita jarduera ekonomikoetan ere. Ondorioz baita kultura eta arte adierazpenetan ere. Horiez gain , Europan , erlijio haustura bat ere emango da.
Eurroparrak , beste kontinente batzuetan barna hedatu ziren. Batetik aberastasunen bila , bestetik,lekukotze lurren bila. Europak merkataritza bideak ireki zituen eta koloniak sortu munduko hainbat lekutan.